EMAN IZENA MINTZALAGUN TALDEETAN!
Gorbeialdeko Kuadrillak urteroko deialdia jarri du martxan, eskualdeko mintzalagun edo gurasolagun taldeetan parte hartzeko. Galdera bat daukagu: "Eta euskaraz egiten badugu?"
Mintzalagun taldeak maiztasun finkoarekin elkartzen diren hiztun taldeak dira. Helburu komun bat dute: euskaraz aritzea, lagun-giroan, eta, horrela, bakoitzaren ahozko euskara hobetzea. Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
Gorbeialdean, gainera, badugu mintzalagun mota berezi bat: GURASOLAGUN TALDEAK. Talde hauek, azken finean, mintzalagun taldeak dira, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.
Urrian zehar izango du, hala nahi duenak, izena emateko aukera, bai mintzalagun izateko, bai gurasolagun izateko. Hemen duzu IZENA EMATEKO DIPTIKOA. Bete ondoren, bidali gorbeialdea@mintzalaguna.eus edo euskara@gorbeialdea.eus helbidera. Eta edozein zalantza baduzu, lagunduko dizugu!
Mintzalaguna_Eskuorria-Gorbeialdea.pdf (473.45 KB)