Memoria Ibilbideak

Legutio Gerra Zibilean

Izan zirelako, gara Garelako, izango dira

Gure lurraldean Gerra Zibileko gertakariak bizi behar izan zituzten pertsonen omenez. Gune hauen defentsan parte hartu zutenen omenez eta gure lurraldean beraien bizitza zein gehien maite zituzten pertsonena babesteko leku bat bilatu zutenen omenez.

1936ko altxamenduak Legutio Gerrako frontean jarri zuen. Nazionalek gure herriko kontrola hartu zuten, eta errepublikaren aldekoentzako Legutio bereganatzea helburu bihurtu zen; baina gogor borrokatu baziren ere, ez zuten lortu.

Memoria ibilbideei esker, Gerra Zibileko gertaera eta tokietara hurbil gaitezke seinaleztatutako ibilbideetatik. Gertaera haiek, euren lekuko izan ziren pertsonen oroimenean bizirik irauten badute ere, askotan erabat ezezagunak dira belaunaldi berrientzat.

Eranskina Tamaina
Triptikoa (15.3 MB) 15.3 MB

Albertia 9,6km)

Albertiako Memoria Ibilbidea Legutioko hilerri zaharretik abiatzen da, oraindik Gerra Zibileko gertaeren aztarnak dituen mendi estrategiko honetara igotzeko. Bideko pagadien eta tontorra estaltzen dutenen artean, mendi honen defentsarako egin ziren lubakien aztarnak ikusi ahalko ditugu.

1937ko martxoaren 31n Bizkaiaren kontrako eraso nagusia abiatu zenean, Triangulo gorria (Albertia, Jarindo eta Maroto gailurrek osatua) matxinatuen jomuga bilakatu zen frontearen zonalde honetan. Garai hartako testigantzetan jasotakoaren arabera, mendi hauen kontrako bonbardaketa eta artilleria erasoa hain izan zen bortitxa, egun hartan jaso zituzten inpaktu ugariek eragindako ke laino atzean desagertu zirela.

Albertia
Eranskina Tamaina
Albertia (6.31 MB) 6.31 MB
Albertia GPX (119.79 KB) 119.79 KB
Albertia KMZ (16.18 KB) 16.18 KB

Joseren baso (3,2km)

Joseren basoko Memoriaren Ibilbidea Albinako urtegiaren ondoan dagoen aparkaleku gisa erabiltzen den eremutik abiatzen da. Bertara autoz edo GR 38 ibilbiderari jarraituz hel gaitezke.

Pagadi ederren artean doan ibilbideak Joseren bason gotortutako multzora hurbiltzeko aukera eskaintzen digu, errepublikazaleek Arabako frontean eraikitako defentsa egitura nagusienetakoa. Gotortutako multzoak metrailadorearentzako habia du erdian eta alboetan bi babesleku aktibo eraiki zituzten. Zeberioko miliziano baten sinadura bitxia dago egitura honetan. Legutio eta Otxandio arteko errepide zaharra kontrolatzeko eraiki zen. Errepide zaharra urpean geratu zen 1957an Urrunagako urtegia eraiki zutenean.

Joseren baso
Memoria Ibilbideak Memoria Ibilbideak Memoria Ibilbideak Memoria Ibilbideak Memoria Ibilbideak Memoria Ibilbideak Memoria Ibilbideak Memoria Ibilbideak
Eranskina Tamaina
Joseren baso Gotortutako multzoa (1.44 MB) 1.44 MB
Joseren basoko Memoria ibilbidea (940.98 KB) 940.98 KB
Joseren baso GPX (7.5 KB) 7.5 KB
Joseren baso KMZ (1.72 KB) 1.72 KB

Txabolapea (4km)

Legutioko batailan Txabolapea pinudia gune estrategikoa izan zen eta bere kontrolerako borroka handiak eman ziren bi bandoen artean, baja ugari eragin zituztenak.

Txabolapeako Memoria Ibilbidea San Blas elizaren ondotik abiatzen da eta pinudira hurbiltzeko aukera ematen digu. Ibilbide honi esker, borroka egun haietako agertokiak eta liskar haietan hildako bi pertsonen hobiak bisitatu ahalko ditugu. 2013an eta 2017an atera zituzten lurpetik hobi hauetako gorpuzkiak.

Gaur egun, pinudiak defentsarako eraikitako lubakien aztarnak gordetzen ditu, baita espazio horren kontra jaurtitako bonba ugarien markak ere.

Joseren  baso
Eranskina Tamaina
Lur azpiko memoria Txabolapea (972.28 KB) 972.28 KB
Txabolapea GPX (14.02 KB) 14.02 KB
Txabolapea KMZ (3.07 KB) 3.07 KB