Hirigintza

Lurralde plangintza

Legutioko udalerriak, hirigintza aloan garapen orekatua eta iraunkorra lortzeko, lurzoruaren erabilerak, azpiegiturak eta zerbitzuak antolatu eta diseinatzen dituen arau-esparrua dauka.

Indarreko lurralde plangintza

PLANGINTZAKO ARAU SUBSIDIARIOAK Behin betiko onarpena (2003/04/11) FA 365 - 132. ALHAO indarrean jartzea (2003/11/12)

Dokumentuak

Eranskina Tamaina
Memoria (30.55 MB) 30.55 MB
Lehenengo liburukia (25.96 MB) 25.96 MB
Bigarrengo liburukia (31.19 MB) 31.19 MB
Planoak: Sailkapen orokorra (14.53 MB) 14.53 MB
Planoak: Antolamendu xehatua (4.71 MB) 4.71 MB

HAPO berria

Gaur egun, plangintza berrikusteko prozesuan murgilduta gaude, 2006ko Euskal Lurzoruari buruzko Legea betetzeko.

Zer da?

LEGUTIOKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKOR BERRIA (HAPO)

Legutioko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berritzeko prozesuari ekin dio; izan ere, azken plangintza 2003koa da eta eguneratu egin behar da. Prozesua datozen urteetan garatzen joango da eta herritarrek parte hartzeko jarduerak barne hartuko ditu. Jarraian, hasten den prozesuaren gako nagusiak azaltzen dira: 

Zer da Hiri-Antolamendurako Plan Orokor bat?

HAPO plangintza-tresna bat da, eta herri osorako nahi den hiri-antolamenduko estrategiaren ildo nagusiak zehazten ditu, bai hiri-eremuetarako, bai landa-eremuetarako, industrialdeetarako edo berdeguneetarako.

Arau-izaerako tresna juridiko loteslea da, eta gai hauek arautzen ditu, besteak beste: lurzoruaren erabilerak, eraikigarritasunak, babes berezia behar duten espazioak, ekipamenduak, espazioetan egin daitezkeen jarduerak, etab.

 Zein eduki garatzen ditu HAPOak?

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak ezartzen dituen edukiak jaso behar ditu, honako hauek izanik:

- Informazio-memoria
- Hartutako konponbidearen justifikazio-memoria
- Planaren proposamenetan ingurumen-memoria txertatzearen justifikazio-memoria
- Informazio-planoak
- Egiturazko antolamenduaren planoak
- Antolamendu xehatuaren planoak
- Iraunkortasun Ekonomikoaren Memoria
- Katalogoa
- Hirigintzako arauak
- Eraikuntza- eta urbanizazio-ordenantzak

Zein denbora-tartetan egingo da HAPO berria?

Prozesuak izapidetze-fase hauek izango ditu:
1. Aurrerapenaren gauzatzea
2. Plan Orokorraren hasierako onarpena
3. Behin-behineko onarpena
4. Behin betiko onarpena

Nolakoa izango da Legutioko Hiri Antolamenduko Plan berria diseinatzeko prozesua?

Hastear dagoen prozesuaren helburua parte-hartzailea izatea eta biztanle-taldeen errealitate-aniztasuna jasotzea izango da, bertan bizi diren pertsonen eguneroko beharrei erantzungo dien herri-estrategia diseinatu ahal izateko.

HAPO berri bat eraiki nahi dugu, ahalik eta transbertsalena, Legution bizi diren pertsona guztien errealitateak integratuko dituena: haurrak, zaintza-ardurak dituzten pertsonak, ikasleak, adinekoak, baserritarrak, sektore ezberdinetako langileak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, etab. Horretarako, ezinbestekoa da Legution bizi zaretenok herria bizitzeko duzuen modua, beharrak eta proposamenak helaraztea.

Hiri Antolamendurako Plan Orokor batek eragina du herrian bizi diren emakume eta gizon guztien bizitzan. Honexegatik garrantzia berezia izango du hauen beharrei leial izatea. Modu honetan izango bait da soilik plangintza hau, inguru bizigarriak sortu eta lantzeko tresna baliagarri.

 Nola parte hartu?

Herritarren parte-hartzea errazteko diseinatu diren honako jarduera hauen bidez, halanola, informazio-saioak, bakarkako naiz taldekako elkarrizketak, ibilbide irekiak, eztabaida-tailerrak, bilera sektorialak, diptikoak eta inkestak.

Biztanle guztiak daude HAPOa berritzeko prozesura deituak, eta, beraz, nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete egiten diren kontsulta-jardueretan. Berdin dio lanbide, ogibide edo abizena! Kontua da Legution bizi zarela, bertatik ibiltzen zarela, bertan lo egiten duzula... eta, beraz, badakizu nolakoa izatea nahi duzun (edo, gutxienez, ez izatea).

Prozesuaren fase guztietan iradokizunak eta alegazioak aurkezteko uneak egongo badira ere, zuen parte-hartzea funtsezkoa izango den jarduerak 2021eko urritik 2022ko uztailera bitartean egingo dira gutxi gorabehera; izan ere, lehen fase horretan zehaztuko bait dira plan berriaren ildo nagusiak, Aurrerapen Dokumentua definitzen den bitartean.

Dokumentuak

Eranskina Tamaina
Informazio urbanistikoa (14.09 MB) 14.09 MB
Ingurumen ebaluazioaren hasierako dokumentua (10.2 MB) 10.2 MB
Plangintza-aurrerakina (30.18 MB) 30.18 MB

Parte-hartze jarduerak

Atal honetan parte-hartze deialdiak eta aktak eskegiko dira.

Iradokizunen postontzia

Eman zure ikuspegia udaerriaren etrkizuneko estrategiari buruz:

https://forms.gle/hL6PksaAXYrJh2PV7

Eranskina Tamaina
Kronograma (63.77 KB) 63.77 KB
Iradokizunen postontzia deskargatzeko (14.96 MB) 14.96 MB

Obrak

Legutioko Udaleko Hirigintza Zerbitzuak kudeatzen ditu udalaren obra-lizentziak.

Eranskina Tamaina
Eskabide orokorra (26 KB) 26 KB
Obra-baimena eskatzeko eskabidea (33.26 KB) 33.26 KB