Berdintasuna

Aurkezpena

Berdintasunaren arloa emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak diseinatzeaz eta abiarazteaz arduratzen da, udaleko sailen eta tokiko hainbat eragileren (eskolak, mugimendu feminista, emakumeen elkarteak...) lankidetzarekin, eta Gorbeialdeko Kuadrillako I. berdintasun-planak eskaintzen duen testuinguruan. 

Lan ildo nagusiak:

  • Genero-ikuspegia udal-politiketan txertatzeko prestakuntza eta aholkularitza.
  • Emakumeen parte-hartzea sustatzeko programak
  • Emakumeen ahalduntze-prozesuak errazteko programak.
  • Sentsibilizazio-kanpainak: azaroaren 25ean, martxoaren 8an, festetako eraso sexisten aurkako kanpainak, LGTBI+fobia, etab. Indarkeria matxista prebenitzeko, detektatzeko eta artatzeko programak.
  • Balio tradizionalak, rolak eta estereotipoak ezabatzeko programak eta kanpainak

Legutioko berdintasun plana

Eranskina Tamaina
Legutioko berdintasun plana (338.34 KB) 338.34 KB

Gorbeialdeako I berdintasun plana (2019 - 2022)

Gorbeialdeko Kuadrillan maiatzaren 14an ospatutako batzarreko juntan onartu egin zen Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana (2019-2022). Honek suposatzen du, gaur egun eta lehen aldiz Gorbeialdeako udal guztien berdintasun plana izatea.

2018. urtean zehar Aramaio, Legutio, Zigoitia eta Zuiako berdintasun planen ebaluazioa egin zen eta baita Arratzua-Ubarrundiko eta Urkabustaizko politiken ebaluazioa-diagnosia ere. Behin dokumentu hau izanda, plana egiteari ekin zitzaion parte-hartze sozial, politiko eta tekniko handiarekin, bileren, tailerren eta formakuntza ezberdinen bitartez lortua.  

Kuadrillako I. Berdintasun Plan hau, hurrengo 4 urteetako berdintasun politiken ardatz eta erreminta izango dugu, hau lau ardatz nagusietan antolatuta dago: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, bizitzaren jasangarritasuna eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza, giza eskubideen ikuspegitik.

Planaren aurkezpen publikoa, ekainaren 7an izango da, Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen Topaketan, Urkabustaizko kultur etxean (Izarra) arratsaldeko 17etan.

Eranskina Tamaina
I Berdintasun plana (1.83 MB) 1.83 MB
Ebaluazioa - diagnosia (4.17 MB) 4.17 MB
Triptikoa (234.08 KB) 234.08 KB