Herritarren Arreta

Aurkezpena

  • Helbidea: Karmen kalea, 10 - Legutio (Araba)
  • Telefonoa: 945 455 010
  • Posta elektronikoa: info@legutio.eus 

Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuak udalarekiko harremanetan behar dituzun informazio eta izapide guztiak eskaintzen dizkizu.

  1. Sar zaitez Egoitza Elektronikoan, eta bertan egin ahal izango dituzu online izapideak. Horretarako, BaKQ ziurtagiria edo onartutako beste edozein ziurtagiri elektroniko beharko duzu.
  2. Deitu 945455010 telefono-zenbakira. Telefonoz egin ahal izanez gero, horren berri emango dizugu edo kudeaketa ebatziko dugu.
  3. Jendaurreko ordutegia: 8: 00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera. Ordutegi horretan joaterik ez baduzu, hitzordua eska dezakezu 07:00etatik 08:00etara arreta jasotzeko.