Kirolak
Legutioko Udaleko Kirol Koordinazio Zerbitzuaren helburua da Legutioko biztanleen jarduera fisikoa eta kirol-jarduera sustatzea. Helburu hori lortzeko baliabideetako bat udalaren kirol-instalazioak kudeatzea da. Zerbitzuak langile kualifikatuak ditu kirol-arloetan, instalazioen mantentze-lanetan eta ematen dituen zerbitzuak garatzeko kudeaketan.
Kirol eskaintza
Instalazioak
Kiroldegia
Legutioko Kiroldegia 2003ko urrian estreinatu zen. Egurrezko zoru ezin hobea, eta sekulako bistak ditu. Bertan egiten diren kirolak dira: Saski Baloia, Futbol-Aretoa, Roller Hockey, Multikirola, Psikomotrizitatea, Mantenimendu Soinketa, Zumba, Zumba Txiki, Zumba Gazte, Patinaia, GAP, Legutiofit, etab.
Bi aldagela, biltegia eta eserlekuak ditu.
Pumtrack
105 metroko luzera duen pista da, dubbiez, bihurgune peraltatuz eta hegaldia altxatzeko sektoreren batez osatua. Jende guztiarentzat egokia den zirkuitua, bizikleta, scooter, skate edo patinekin gozatzeko.
Luis Fernando Garaita frontoia
Legutioko Frontoia herriko erdigunean kokatzen da. Guztiz estalia da, eta 11 zenbakikoa. Aldagelak, komunak eta 400 eserleku baino gehiago ditu. Di-Da Legutioko Pilota Taldeak bertan entrenatzen du, bai eskola nola federatu mailan.
Kantxa Udalaren bitartez aloka daiteke (945 45 50 10 / 671 520 635 edo kirolak@legutio.eus). Asteburu eta jai egunetan, aldiz, kiroldegian kokaturiko kantxeroaren bitartez, honako ordutegiarekin: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era. Orain dela gutxi berritu eta margotu da, eta trinkete txiki bat gehitu zaio errebotean, bere teilatutxoarekin, etab.
Fitness aretoa
Fitness Aretoa frontoiko eraikinaren barruan kokatzen da, eserlekuen azpian geratzen den lekuan. Aldagelaz eta komunez gain, badauzka muskulazioko makinak (poleak, pisu librea, koltxonetak, "crossfit"eko racka,...); makina kardiobaskularren zonaldea (zintak, bizikletak, spinningeko bizikletak, arrauna, grind-up edo goikaldeko kardiobaskularra, eskailera eta elipitikoak); zakua eta kick boxing-eko materiala; eta lesioak errekuperatzeko hainbat makina.
Hori guztia ordutegi honetan: 7:00etatik 21:30era, astelehenetik igandera. Urteko egun guztietan.
Ur aretoa
2016ko otsailean sauna finlandiarra, bainu turkiarra eta kontrasteko dutxa ireki ziren Fitness Aretoko eraikinean, UR ARETOA izenarekin. Zerbitzu hau erabiltzeko, Fitness Aretoko bazkide izan behar da. Erlaxatzeko esparru honetara norbere giltza elektronikoarekin sartu ahal da, aldageletako zonaldetik. Ordutegia: astearte, ostegun eta igandeetan goizeko 8:00etatik gaueko 21:30era.
Erabilera eta mantenimendu egokia lortzeko helburuarekin, erabilera arauak ezarri dira. Honako hauek dira:
Elixoste
Elixoste, bere izenak dioen bezala, elizaren ostean dago. Ekintza kulturaletarako udal-instalazioa da, baina areto horietako bi kirol-gune bilakatu ditu udalak. Terrazoko zorua dauka, eta 50m2-ko puzzle desmuntagarriko tatamia ere bai. Aproposa da pilates, yoga, arte martzialak eta antzeko jarduerak egiteko.
Mugituz Bizi Legutio – Mugiment
Kirol Elkarteak
DI-DA Pilota Kirol Elkartea
Presidenta: Itsaso Delgado
Entrenador: Raúl Angulo 626 993 268
Contacto: leguiodida@gmail.com
Boga-boga Arraun Elkartea
Club de remo y kayak del municipio de Legutio
Presidente: Borja Gonzalez Iglesias 616 037 551
Zuloan Patinaia Elkartea
Contacto: Cesar 608 39 11 55
Bostibaieta Kirol Elkarte
Club deportivo cuyo objetivo es promocionar la montaña y el atletismo, así como otras actividades de carácter deportivo, lúdico y/o recreativo realizadas en un entorno natural.
Presidenta: Ainhoa Valenciano bostibaieta@gmail.com
Legufit (Pilates, Zumba, CrossHIIT)
Contacto: legutiokirolak@gmail.com
@legutiofitness
Legutio Multikulturala Futbol Club
Contacto: fclegutiomultikulturala@gmail.com
Bagare Erritmika Taldea (Gimnasia)
Somos el Club Deportivo Bagare, una entidad deportiva en la que nos dedicamos al fomento del deporte a través de la gimnasia rítmica.
Contacto: 639005935
Clubes de bolos
En el municipio de Legutio se practica la modalidad de "bolo alavés"
EQUIPO DE BOLOS URBINA
Junta Administrativa: juntaurbina@hotmail.es
EQUIPO DE BOLOS ELOSU
Junta Administrativa: junta.administrativa@elosu.eu