Atzerritarrak
Gurutze Gorriaren aholkularitza juridikoa
AHOLKULARITZA-EGINKIZUNA:
Atzerritartasun-arloko doako zerbitzu integrala, atzerriko herritarrei aholkularitza emateko, dokumentu-erregulartasuna eskuratzeko edo gerora sortutako irregulartasuna saihesteko, eta kalteberatasun-egoera berezietan edo bazterketa-arriskuan daudenetan aholkuak emateko.
EKINTZAK:
- Profesionalei aholkularitza ematea (Gurutze Gorria, Udala, Aldundia, Eusko Jaurlaritza, abokatuak...).
 - Atzerritarren eta enplegatzaileen kontsultak atzerritartasunaren arloan.
 - Espedienteak izapidetzea administrazio-ebazpena eman arte.
 - Erabiltzaileei laguntzea, Gurutze Gorriko boluntarioekin lankidetzan.
 - Ezezko ebazpenen aurkako errekurtsoa jartzea administrazio-egoitzan.
 - Jarraipen juridikoa fase judizialera arte; OJZra eta SAJEra bideratzea.
 - Euskal Zerbitzu Juridikoko erakundeekin lankidetza atzerritartasunaren arloan eta beste erakunde edo entitate batzuekin.
 - Etengabeko prestakuntza, bai Gurutze Gorriko langileentzat, bai goian aipatutako erakundeek eskatuta.
 - Datuak biltzea aplikazio informatikorako eta Eusko Jaurlaritzak eskatutako estatistiketarako.
 - Zerbitzuaren ebaluazioa, gogobetetze-inkesten bidez.
 
SARTZEKO PROZEDURA:
Gurutze Gorriaren aholkularitza juridikoan sartzeko, interesdunak berariaz eskatu behar du Legutioko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.