Elosu

Elosu (586m)

Leku lasai eta ederra da eta Urrunaga urtegitik gertu dago, Gasteiztik 15 minutura. Bertako herrigunetik ikuspegi ederrak ageri dira, Gorbeiako Parke Naturaleko adar guztiak eta Urrunaga urtegia ikusten baitira.

Behe Paleolitikoaz geroztik giza presentzia egon da eremu honetan, baina 1025. urtera arte ez dugu Elhosu izena aurkituko dokumentuetan. Geroago Elosua, Helossua eta Losu izenak eman zitzaizkion herriari.

Alfonso XI.ak emandako Fundazio-Kartaren arabera, 1333. urtan Legutiori atxiki zioten herri hau.

Gerra Zibilaren garaian Elosu bonbardatu egin zuten eta bertako Done Mikel parroki eliza erabat suntzitu zuten. Geroago berreraiki zuten, baina jatorrizko eraikuntzaren elementu gutxi batzuk baino ez zituen kontserbatu, portalea, esate baterako. Handik oso gertu dago bolatokia.

Nekazaritza Elosuko ekonomiaren barnean badago ere, abere hazkuntza de ekonomia jarduera nagusia, bereziko behi azienda, eta landa gehienak larreetakoak dira.

Hirigune honetatik kilometro bat eta gutxi gehiagora, N.240 errepidearen oinetan, eta 550 metroko altitudean, Ollerieta auzoko baserriak daude. Elosuren barruan dago auzo hori.

Ollerietan, urtegiaren ertzean eta edertasun handiko inguru naturalean, 1711. urtean eraikitako eltzegintza lantoki zahar bat publikoari Eltzegintza Museo bezala zabaldu zitzaion 1993. urtean , Ortiz de Zarate familiaren eltzegintza tailer zaharra zen hura.

Labe zaharra dago eltzegintza lantoki horri eratxikita. Labeak oin karratua du eta 9 metroko altuera. 1993. urteaz geroztik Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean jasoa dago Monumentu kategoriarekin.

Eraikineko lehen solairuan euskal zeramika herrikoiak osaturiko 380 piezako bilduma ikus daiteke, Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa. XV. mendeaz geroztik ereabili ziren zeramikazko pieza horiek eta iraganeko garaietako eguneroko bizitzara eramaten gaituzte. Gainera, buztingileak lanean ikus daitezke museoaren ekoizpen tailerretan. Lan teknika eta metodoei buruzko azalpenak ematen dira.

Elosuko jaiak irailaren 29an izaten dira Done Mikel (San Migel).