Urbina
Urbina (529m)
Euskal Herriko erretaula nagusi plateresko hoberenetako bat dago San Antolin parrokian. Hiru gorputz ditu eta banku nabarmena. Era berean, ikonografía polikromatu ugari du, eta batzuek alderdi esoterikoak ageri dituzte. Gangetako pintura geometrikoak ere ikusgarriak dira benetan. Halaber, interes handikoak dira bataiarria eta brontzezko kanpaia.
Herrian bolatokia ere badago.
Jaiak irailaren 2an izaten dira (San Antolin), eta jai horietan "Zeles" pertsonaia da nagusi.