Arabako Energia-Komunitateen Biltzarra
Arabako Energia-Komunitateen Biltzarra, azaroaren 10ean eta 11n Gasteizko Goiuri Jauregian.
Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, Eraldaketa Komunitariorako Bulegoen (EKB-ren) bidez, Arabako Energia-Komunitateen Biltzarrean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Kongresua azaroaren 10ean eta 11n izango da, Gasteizko Goiuri Jauregian.
“Bertako eremutik eraldaketa globalera” lemapean, topaketa aitzindari honek adituak, erakundeak eta gizarte-eragileak bilduko ditu, energia-komunitateen orainari eta etorkizunari buruz eztabaidatzeko, esperientziak partekatzeko eta networking-espazioetan parte hartzeko.
Informazio guztia Arabako EKB-ren eta Gasteizko EKB-ren webgunean.
Parte-hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: https://forms.gle/qt6swSSyhQiuEwaF9
¡Animatu eta parte hartu!