Legutioko Klima eta Energia Plana: parte-hartze Saioa, urriak 3. Izena ematea eta herritarren pertzepzioari buruzko inkesta. Informa zaitez hemen.

Legutioko Klima eta Energia Plana


Legutio, 2024ko irailaren 12an. Legutioko Udala lanean ari da udalerriko Klima eta Energia Plana (KEP) egiteko. Plan hori Legutioko Udalaren plangintza-tresna nagusia izango da trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren eremuetan. Horrela, planak,  beharrezko neurriak ezarriko ditu udalaren eskumenen esparruan, energia-eraginkortasuna eta iturri berriztagarriak bultzatu, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztu, pobrezia energetikoaren aurka borrokatu eta udalerria klima-aldaketara egokitu ahal izateko.
Udalak bete egingo du Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen eskakizuna, 5.000 biztanletik beherako udalerriek plan horiek banaka edo eskualdeka egin ditzaketela ezartzen duena. Era berean, planak Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean Udalaren jasangarritasun energetikoari buruz xedatutakoa jasoko du. Horrekin lotuta, eta proiektu horren esparruan bertan, Udalak eraikin nagusien energia-auditoretzak egin ditu, eta energia-kudeaketako sistema bat ezartzen ari da.


Legutioko KEPa bere energia-kontsumoaren ezaugarriei, berotegi-efektuko gasen isurketei eta eragiten dioten klima-aldaketaren arriskuei buruzko diagnostikoan oinarrituko da. Era berean, Planaren garapenak bi alderdi nagusi izango dituen partaidetza-prozesu bat barne hartzen du. Lehenengoan, Legutioko gizarteak klima-aldaketari buruz duen pertzepzioa ezagutu nahi da. Inkesta esteka honen bidez erantzun daiteke: https://es.surveymonkey.com/r/PCE_Legutio 


Bestalde, urriaren 3an herritarrei irekitako parte-hartze saio bat egingo da, arlo honetan egiten ari diren lanak ezagutarazteko eta planak jaso behako lituzkeen neurriei buruz ekarpenak egiteko gune bat izateko. Horrela, Plan gauzagarri bat garatu nahi da, udalerriaren errealitatera egokituko dena eta Legutioren beharrei erantzungo diena.
Parte hartzeko saioa Urriaren 3an, osteguna, izango da, Legutioko Kultura Etxeko areto nagusian, 18.00etatik 19.30ak arte. Saiona izena emateko: https://forms.office.com/e/rEP8ARsVGt)


Plana egiteko, Udaleko teknikariek eta politikariek Global Factor enpresaren laguntza teknikoa dute. Udala lanean ari da 2024aren amaieran KEPa bukatuta eukitzeko.



 


 

 

Legutio Parte-hartze PEK (603.63 KB)
Cartel participación