Urrunaga
Urrunaga (529m)
Oso hirigune txikia du, baina aipatzekoa da, herri horretakoa dela Nafarrate auzoa, 600 metroko altitudean dagoena. Bertako eliza Gerra Zibilaren garaian suntsitu zuten. Auzo honetan Idiazabal Jatorri-deiturako gaztandegia dago.
Urrunaga edo Santa Engrazia urtegia 1957. uretan inauguratu zuten, eta Zadorra ibaiaren urak biltzen ditu. 132,5 kilometro karratuko azalera du eta 80.106 metro kubikoko edukiera. Erdialdean 15,5 km-ko galeria dago, 4,25 metroko diametroarekin, eta haren bidez, Undurragako urtegi bizkaitarrera isuraldatzen da ura (1973. urteaz geroztik). Han energia elektrikoa sortu ondoren, 16 bat kilometroko tunel baten bidez ura berriro bideratzen da Arrigorriagako araztegiraino, Bilbo urez hornitzeko.
San Joan Bataiatzailearen parrokiak erretaula nagusi rokokoa eta ate erromanikoa ditu eta Arrosarioko eta Doloretako Ama Birjinen irudi barrokoak ikus daitezke bertan.
Sorginmendin aisiarako gune bat dago, mahai, barbakoa eta iturriz hornitua eta hondartza eta zuhaiztia ere baditu. Urtegiaren inguruan ibilaldiak egin daitezke.
Jaiak abuztuaren 24an izaten dira (San Bartolome).
Urrunaga hobeto ezagutzeko WEB ORRIA bisitatzea gomendatzen dugu.